miércoles, 9 de junio de 2010

miércoles, 2 de junio de 2010

Behe oina







Alde zaharreko kale estuek eraikinen bentilazioa eta argiztapena eragozten dute, horregatik orubean hainbat proba egin eta gero etxebizitzak altueran igotea proposatzen dut, honela etxebizitzek argiztapena daukate egun osoan eta hauen bentilazioa ere posible da. Beste bi programak etxebizitzen bolumenaren hankak izango dira.Bolumenen distribuzio honek gainera espazio publiko bat sortzen du eta alde batetik bestera pasatzeko posibilitatea emanez.

Proiektua:Hasierako ideiak_3



Lehenengo pausua orube honi programa jartzea da, eta nire kasuan Spa bat, Hotel bat eta etxebizitza batzuk proiektatzea izango da. Spa-k eta hotelak santiago bidearekin zerikusia dauka, hutsune hau urarena izango baita eta horregatik eraikin honen presentzia. Hotela ere santiago bidearentzat eraikitako ekipamendu bat izango da, bertan ibiltariak deskantsu gune bat izan dezan eta azkenik etxebizitzak, hau Logroñoko hiritarrenzat pentsatuta egongo da. Honela alde zaharra berpizteko aukera sortuko da.

Proiektua:Hasierako ideiak_2


Nire orubera joanez, lehen komentatu ditudan ezaugarriak gehitu dizkiot, hala nola, espazio publiko berri bat sortzea non kale batetik bestera igaro daitekeen, horrela jendearen joan etorriak ahalbidetuz eta orubean aktibitate berriak sortuz.

Proeiktua:Hasierako ideiak


Santiagoko bidea zenez guk jorratu beharreko gaia, hasieratik geratu zitzaigun argi sortu behar genituen proiektuek helburu berdin eduki behar zutela, alde zaharra beraktibatu, eta hau lortzeko santiagoko bidea izango zela giltza.Horretarako bidea nolabait mugitu eta hutsuneetatik pasatzea erabaki genuen, honela hutsune bakoitzean aktibititate desberdin bat sortuz.