PROIEKTUAK III
Proiekto hitzak dioen moduan geroari begira eginda dagoen planteament, asmo edo ametsa da.Ikasle baten ikuspegitik, nere kasuan, gauza asko sar daitezke hitz honen barruan:
Karrera bat, arkitektura, nere bizitzaren proiektuan pisu handia izango duena. Proiektuak ikasgai bezala karrera honetan pisu handiduna eta nik orain arte ikasi ditudan kontzeptuak proiektatzeko modu bat.
Aztertuko banu karrera bera, arkitektura, aukeratu nuenean, esperimentala, bizitza eta gizartearen proiektu desberdin bat eraikitzeko aukera ematen duelako. Horrexegatik aukeratu nuen bide hau, eta egia esanda gero eta gustorago nago, zeren jasotako baliabideekin gero eta hurbilago ikusten dut hasieran proiektuak eta helmuga oso hurrun ikusten nuenean orain iada bidean nago eta ikusten dut hala nola gero eta gaitasun gehiago ditudala buruko ideiak errealitate bilakatzeko.
Beste ikasgai batzuen artean, proiektuak, disziplina guztiak batu egiten ditu eta jasotako edukiak praktikan jartzeko erronka planteatzen du, horregatik praktikoena eta karreraren azken helburuarekin zerikusi gehien duen ikasgaia da.
Beraz proiektuak erronka eta itxaropena batzen ditu. Erronka baliabideak jakin eta gauzatzen ikasi behar dugulako, etorkizuna ikasgai honek bideratuko digulako geroa errealitate bilakatzeko.