jueves, 17 de diciembre de 2009

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Ariketa Txikia:Itxitura-laminak









Hona hemen ariketa txikiko azalpenaren laminak.Asierrek eta nik kometak aukeratu ditugu itxitura egiteko objektu modura, hauek kolore desberdinetako koloreak, inpermeabilitatea, isatsek barruan sortzen dituen efektuak eta materialaren malgutasuna ahalbidetzen digu kometak

domingo, 13 de diciembre de 2009

Museoa lantzen

Oraintxe arte esandako guztia laburbilduz, triangelu formako 4 pieza:
1º-Alde zaharretik hurbilen dagoena parking eraikuntza berria
2º-Eliza aztarnen ondoan dauden bi pieza museoa
3º-Huurunen dagoen pieza eskubian, programa gehiagarria izango duen beste pieza bat
Museoak ez du barrera modura egiten hiria eta parkearen artean, gainera honen estalkiak erabilgarriak izango direlarik momentu oro.Triangulazio honek Ebro parkea antolatzeko ere balio du eta museoaren programa banaketa pieza desberdinetan egiteak lokalizazio osoa bisitatzera behartzen da erabiltzailea.

Museoari buruzko ideia gehiago













Museoaren ideiak lantzen jarraituz. Egitura perimetroan jartzea da helburua, honela barruan oin librea lortuz eta esposizioak modu libre batean antolatzeko posibilitatea sortuz. Gainera bi pisu jarriz eta espazio bikoitzekin alboetatik sartzen den argia leku guztietara heltzea nahi da.

jueves, 10 de diciembre de 2009









Museo sakroa denez ariketaren proposamena, triangelu formak bereganatzea ez da bakarrik inguruaren azterketa,natura eta hiriaren arteko harremana konpontzenko nahia edo eta programa baten organizazioaren ondorio. Jakina da, triangeluak kristianitatean daukan esanahia, jainkoaren begia errepresentatzen baitu. Gainera hainbat erlijiotan errepikatzen den forma geometrikoa da.
Honela museoak funtzionaltasun,integrazio eta hiriaren eta naturaren arteko diferentziak konpontzeaz gain sinbolismo erlijioso bat dauka. Guzti hau indartzeko proiektuan plaza triangular baten erabilera egingo da, non sinbolismo guzti hau modu abstrakto batean eginez eta museoko piezen abiapuntu izanik.

Museoa






Museoaren piezen bilakaera.
Kasu honetan, triangeluek hasiera bat eta bukaera bat ematen diote lokalizazioari. Inkisizio etxeko aztarnetan plaza bat utziko da, bertan pabimentuarekin triangelu bat eraikiz, honela dena hirukien bidez banatuta eta erdian puntu neuragilko modura hiruki formako plaza triangular bat.

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Museoaren ideia maketara











Paperean botatako ideiak maketa batean isladatzea nahi izan dut.
Orri batean idatzitako esaldiak nolabait praktikara eraman eta emaitzak ikusi, kasu hontan triangelu formako eraikuntzak egin ditut. Momentu oro, forma hauek hasierako ideiak abiapuntu izanda, programa banatu bat, bideetan oinarrituta museo bat, natura eta hiriaren arteko inflexio puntu bat eta bisitariak lokalizazio osoan ibiltzeko posibilitatea estalkiak barne. Museoaren proiektuak gaur egun 3 eraikuntza militarren atzeko parking-ean aktuazio bat egitea proposatzen du, bertan parking-edifizio bat ezarriz museoaren forma berdinekoa, honela transizio bat sortuz hiritik naturara bideko pasu hortan. Transizio honetan museoak ere laguntzen du bi aspektuen ezaugarriak dituela eraikuntza eta natura.